- Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek 2022ko Kuadrillategi Eguna egingo dute datorren larunbatean Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.

Egitaraua lau herrietako hezi-tzaileek osatutako batzorde batek prestatu du eta 11.00etatik 17.00etara gauzatuko da.

Kuadrillategi egitasmoak eskualdeko hamabi eta hamasei urte arteko 400 gazte elkartzen ditu ostiraleroko saioetan eta ekintza berezietan. Programa honen helburua euskarazko hizkuntza ohiturak gazteen artean finkatzea da.