- Bihar Tai Chiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, eskola berezi bat antolatu dute, aire librean, Errenteriako Fanderiako kirol instalazioetan, 10.00etatik 11.00etara. Jarduera hau doakoa da parte hartu nahi duen guztiarentzat, ez da beharrezkoa Errenteriako kirol instalazioetako abonatua izatea. Gainera, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.