- Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoaren baitan ondutako Bidaide antzezlana ekarriko du herrira Oiartzungo Metrokoadroka Sormen Kolektiboak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Emanaldia hilaren 24an 19.00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Sarrerak salgai daude Garmendi txokolategian, bost euroren truke. Metrokoadrokak Atarrabia eta Huarten (Nafarroa) egin zuen egonaldia.