Oiartzunek segurtasun elektronikoaren ENS ziurtagiria lortu du

18.01.2022 | 00:25

Oiartzun– Oiartzungo Udalak ENS ziurtagiria eskuratu du, administrazio elektronikoaren arloan Estatuko Segurtasun Erregimen Nazionalak administrazio publikoetako erakundeei ematen diena. Ziurtagiri honek frogatzen du Oiartzungo Udalak bere informatika sistemetako segurtasuna indartzeko beharrezko neurriak hartzen dituela eta baldintzak betetzen dituela, ENS-ren parametroen arabera.

noticias de noticiasdegipuzkoa