- Datorren asteartean, urtarrilaren 18an, Korrika 22 prestatzeko lehen bilera egingo da Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegian, 17.45ean. Bilera irekia izango da eta euskararen aldeko ekimenarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira. Korrika martxoaren 31n abiatuko da Amurrion eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian.