- Beste urte batez, Oiartzunen Hitzen Lihoa egitasmoa antolatu dute eta edizio honetan komikigintza hartu dute ardatz. Abenduaren 9tik 18ra prestatu duten egitarauan "gaiari ertz ezberdinetatik begiratzen dioten proposamenak biltzen eta publiko ezberdinak ere kontuan hartzen" saiatu dira "komikigin-tza herritarrei gerturatzeko eta komikiaren kultura elikatzeko".

Antolatzaileek bi ekintza nabarmendu dituzte. Alde batetik abenduaren 12an, ohi den legez, irakurraldi jarraitua egingo da, aurten lehenengoz Kon-tzejupean. Mikel Antzaren Arroz urez liburua irakurriko da. Parte hartzeko izena emateko azken eguna bihar da.

Bestalde, hilaren 10ean, DBHko gazteentzako komiki tailerrerako izen-ematea irekita egongo da aforoa bete arte (20 lagun).

Bi kasuetan, izen-ematea hi-tzenlihoa@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin beharko da.