Azaroaren 19, 20, 21eko asteburuan eta azaroaren 26, 27 eta 28koan maila handiko artisauen eta sortzaileen tailer berezietan parte hartzeko aukera egongo da Errenterian. Artisauen jardunari ikusgarritasuna eman nahi dio Udalak, Bizi Errenteria egitasmoarekin lerrokatuz eta herriko ekonomia susper-tzeko estrategiarekin jarraituz.

Honela, Kromosomak hilaren 19 eta 26an egurrezko jostailuak, eraikuntza eta elementu mugikorrak egiteko tailer bana eskainiko ditu Lekuona eraikinean edo Kromosomak Erdiko kalean duen dendan.

Bestalde, azaroaren 20an goizean eta 27an arratsaldean, Idoia Lizeaga bitxigile artisaua eta lore-maistrak lore-instalaziorako tailerra emango du. Saio bat bere dendan izango da eta bestea Lekuonan.

Pasta egiteko tailerrean, Zituene pasta obradore kooperatiboaren eskutik, parte hartzeko aukera ere egongo da azaroaren 20ko arratsaldean.

Bestalde, hilaren 27an, goizean, Saioa Matxain moda diseinatzailea ehungintza enpresek Errenterian izan zuten garrantziaz arituko da.

Azkenik, hilaren 21 eta 28an, goizean, ibilbide artistiko bat egiteko aukera egongo da Ainhoa Redondo ilustratzailearen eskutik. Geratzen diren lantoki edo fabriketako aztarnak eta beren ingurua marraztuko dituzte. Partaideek arkatzak, akuarelak eta horrelakoak ekarri beharko dituzte, baina koadernoa tailerrean emango zaie. Ibilbide honetan parte hartzen duen orok hamaiketakoa izango du Zitueneren eskutik 13.00ak aldera beraien egoitzan.

Izen-emateak doakoak dira eta Lekuona Fabrikan zein https://sarrerak.errenteria.eus/bizi-artisautza orrian egin daitezke.