ota ezberdinetako jarduerak antolatuko dira Errenteriako Koldo Mitxelena BHIren 50 urteak ospatzeko. Urteurrenaren ospakizuna ikasturtean zehar egingo da eta, hain zuzen, atzo lehenengo ekitaldia burutu zen ikastetxe barnean.

Eraikinaren alboko fatxadan olana bat jarri zuten eta ikasturte horretako ikasleei eta irakasleei olana horrek zer esan nahi duen eta zer ospatzen duten azaldu zitzaien. Ondoren, ikasle batzuk aurresku bat dantzatu zuten irakasle baten txistuaren laguntzarekin. Ondoren, mokadu bat hartzeko parada egon zen.

Mende erdia igarota, ikasturte honetan, gogoeta bat egin nahi dute “institutuak izan duen bilakaerari buruz, gure gizartean hainbat planotan gertatu den eraldaketa guztiaren isla, gaur egun non gauden, eta zentroarentzat nahi den etorkizunari buruzko hausnarketa”.

Ikastetxea 1971ko urrian ireki zen, eta lorpen handia izan zen, garai hartako Udaleko kideen lanaren eta iraunkortasunaren ondorioz. Garai zailak ziren, Francoren diktadura, hezkuntza eskaerak Madrilen egin behar ziren eta Batxilergoko ikasleen ehunekoa oso baxua zen.