- Egunean Behin mugikorreko jokoaren zortzigarren denboraldia hasia da. Errenterian Lau Haizetara elkarteak sustatutako 700+euskaraz taldea urriaren 11n aktibatuko da. Partaideek egunero hamar galderari erantzun beharko diete. Astero bi saridun izango dira: puntu gehien lortu duena eta zozketa bidez aukeratutakoa. Lehen astean, irabazleek Lapurdiko pizza bana eramango dute.

Zortzigarren denboraldian 800dik gora partaide arituko dira jolasean. Jokalarien taldean sar-tzeko, interesdunek Egunean Behin aplikazioa jaitsi beharko dute Google Play edo App Storetik, eta taldearen kodea sartu (C3737B).