- Lehendakari Agirre plazan dagoen Linoko hormako murala aurkeztu zuten atzo Udaleko hainbat zinegotzik eta Idoia Beratarbide sor-tzaile oiartzuarrak . Aizpea Otaegi alkateak gogorarazi zuenez, maia-tzean iragarri zuen Udalak, Errenteriako 700. urteurrenaren testuinguruan, artista oiartzuarrari sorkun-tza-lana eskatu ziotela kokaleku horretarako. Iaz bete ziren 700 urteak, baina pandemiaren ondorioz zenbait ekimen luzatu dira.

Uztailean zehar jardun du margoketa lanetan Arte y Muralismo enpresak. Bide batez, barrualdera ematen duten hormak ere txukundu dira. Lanak guztiz amaituta, ikasturte hasierarekin bat eginaz aurkeztu nahi izan du Udalak murala.

Horma-irudiak Errenteriako memoria historikoa jasotzen du, iragan industrialari keinu eginaz eta emakume langileengan begirada jarriaz, nagusiki. Herriko historia hurbila berreskuratu eta kaleratzea herri hezitzailearen oinarrietako bat da, paisaia urbanoa heziketarako gune bilakatuz.

Izan ere, abagune hori probestuz, ikasturte honetan zehar herriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin lanketa burutuko du Udalak, horma-irudia abiapuntu izango duen unitate didaktiko bat sortuz.

Alkateak gogorarazi zuen hainbat horma-irudi egin direla azken hilabeteotan herrian, bat Emakumeen Etxearen inguruan, beste bat Atlantikaldiaren inguruan Miguel Irastorzan edo Gaztainoko auzokideek ere berriki egindako frontoia margotzea erabaki dute.

"Hiri paisaiari egiten zaizkion ekarpen horiek guztiak, izan instituzioetatik sustatutakoak, zein herri ekimenetik edo lankidetzatik garatutakoak, balioan jarri behar dira, hiria apaintzen dutelako, baina baita ere irudi hauekin istorioak kontatzen direlako eta gogoeta eragiten dutelako", esan zuen Otaegik.

Beratarbide oso pozik agertu zen Arte y Muralismo enpresak bere diseinua horman jartzeko egindako lanarekin. Gainera, jendeak udaran zehar mugikorrera muralaren aurrerapenak eta bilakaera bidaltzen zizkiola aipatu zuen.

Gainera, bere lana hain tamaina handiko pareta batean ikustea "konplitutako amets bat" dela azpimarratu zuen eta emaitzarekin oso pozik dagoela ziurtatu zuen.

Idoia Beratarbide oiar-tzuar artista oparoa da, Errenteriarekin lotura duena. Aurretik herriko proiektuetan aritua da, hala nola, Koldo zein Errenteriako emakumeen aztaznak: narrazioak liburuak ilustratu ditu, azken hori Allende Arnaizekin batera, eta Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak diseinatu ditu, Jose Mari Carrerek sortutako istoriotik abiatuta.