- Altzate Parkea-Altzate Bizirik herritar plataformak Lezo eta Errenteria artean banatzen den eremuan hondakin toxikoak daudela ziurtatu dute. Lehengo astean hasi ziren zundaketa lanak eta geroztik gasolio usaina dagoela salatu dute.

"Oso kontu larria iruditzen zaigu instituzioek (Udalek, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak) halako arduragabekeriaz jokatu izana, eraikitzeko baimena ematekotan baitaude, pertsonen osasunerako arriskutsua dela kontuan hartu gabe", kritikatu dute.

Eremu honekin espekulatu beharrean, partzela hau herritarrentzako berreskuratzea, parke bihurtuz, eskatu dute.