- Autonomoei, bai enpresaburuei eta baita profesionalei ere, eta enpresei zuzeneko laguntzak sektore pribatuaren kaudimenari laguntzeko eta zorpetzea murrizteko jaso ditzaketela gogorazi die Oarsoaldea garapen agentziak. Laguntza hauek eskatzeko epea uztailaren 30ean amaituko da.

Konkretuki, autonomo eta enpresek 2021eko martxoaren 13a baino lehen hitzartutako kontratu-konpromisoen ondorioz sortutako zorrak ordain-tzeko balio dute. 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maia-tzaren 31ra bitartean sortuak izan behar dira eta azken egun horretan ordaindu gabe jarrai-tzen duten zor-obligazioak ordaintzeko emango dira, baita estali gabeko kostu finkoak ordaintzeko ere.

Informazio gehiago behar duenak Oarsoaldearekin harremanetan jar daiteke covid19laguntzak@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez.