Allerru kirol elkarteak omenaldia egin zien duela egun batzuk, etxeko jokalariak izandako Imanol Ezkurdia eta Julen Lobete lezoarrei. Real Sociedad B edo Sanse futbol taldearekin, bigarren mailara lortutako igoera eta orain arteko ibilbidea txalotu nahi zieten. Lezoko Udalak omenaldiarekin bat egin zuen. Irudian, alkatea, futbolariak eta Allerruko ordezkariak.