- Oinherri herri hezitzaileen egitasmoa modu teoriko zein praktikoan garatzea helburu duen Euskal Herri mailako kultura, aisia, euskara eta hezkuntza arloko 16 eragilek osatzen dute. Gaur egun 25 Udalek osatzen dute sarea, eta Errenteria horietako bat da. Izan ere, Errenteriako Udalak atzo Oinherri herri hezitzaileen sarearen partaide izateko hitzarmena sinatu zuen.

Atzo Lekuonan egindako agerraldian eragileek gogora ekarri zutenez, pasa den urtean Durangon burutu zituzten jardunaldietan, herri hezitzaileen sareko herri hauen erronkak jaso zituzten. Ikasturte honetan erronka horietan aurrerapausoak emateko bide berriak urratzen ari dira, eta horretarako lau lan ildo zehaztu dituzte. Pasa den otsailean abiapuntu moduan Eskola kirola eraldatzen jardunaldia burutu zuten eta ordutik kide ezberdinez osatutako foro iraunkor bat eratu da. Atzokoan bigarren mugarria aurkezteko bildu ziren: Herri bat hezkuntzatik eraikitzen izenburupean antolatu duten jardunaldia, hain zuzen.

Egun osoko jardunaldi hau Errenterian burutuko da uztailaren 1ean. Oinherrik Euskal Herriko hezkun-tza komunitateko eragile ezberdinak bildu nahi ditu egun horretan. Bertan, hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer-nola ikusten duten eta, hezkuntza ulertzeko modu honek herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin dezakeen ekarpena lantzea litzateke helburu nagusia.

Jardunaldian parte hartzeko izena eman beharko da www.herrihezi-tzailea.eus atarian. Herri hezitzaileen sareko herrietako herritarrek ez dute matrikularik ordaindu beharko, gainontzekoek 35 euroko ordainketa burutu beharko dute.