- Aurten, 2021eko maia-tzaren 27an, 90 urte beteko dira Ategorrietan Guardia Zibilak bere lan baldintzak hobetzeko manifestazioan parte hartu zuten zazpi arrantzale hil eta beste 30 baino gehiago zauritu zituela. Horregatik, Pasaiako EH Bilduk bihar 18.30ean Trintxerpeko alkateordetzan, hitzaldi bat antolatu du Ategorrietako sarraskia: herri iragan deserosoa izenburupean. Hizlaria Josetxo Otegi historialaria izango da eta garai hartan gertatutakoaren kokapen historikoa egingo du, besteak beste.

Gainera, EH Bilduk gai hau herriko gainontzeko alderdiekin landu nahi du.