- Errenteriako Hibaika A.E eta Oiartzungo Berri Motor kontzesionarioak, akordioa itxi dute aste honetan. Honela, Ondartxoko arraun klubak furgoneta berriaren erabilpenaren jabe egingo da, gutxienez, denboraldi honetan.

Jon Otegi lehendakariaren hi-tzetan, akordio berri honekin "lurreko gure azpiegitura indartu, sendotu eta gure kirol jarduera hobetuko du, zalantzarik gabe. Gurea bezalako klubentzat, laguntza guztiak beti dira ongietorriak, beraz, bihotzez esker-tzen dugu Berri Motorekoek gurekin eduki duten adeitasuna eta eskuzabaltasuna".Bi aldeak apozik gertu ziren akordioarekin, bakoitza bere esparruan.