- Pasaiako Udalak atzo jakitera eman zuenez, tasak ordaintzeko dirulaguntzak emango ditu. Izaskun Gómez alkateak adierazi zuenez, "dirulaguntza hauen bidez, ekonomikoki ahulenak diren familiei oinarrizko zerbitzuak eskura-tzen lagundu nahi zaie, hala nola ur-hornidura, hondakin-bilketa eta saneamendua".

Laguntza hau eskatu ahal izango dute bizikidetza-unitate familiek, baldin eta bizikidetza-unitate horren diru-sarrerek, kide guztienak zenbatuta, ez badituzte araudian ezarritako mugak gainditzen eta ez badute Gizarte-beharrizan Larrietarako Laguntzarik eskatu kontzeptu beragatik.

Eskaerak apirilaren 12a bitarte aurkeztu behar dira, 8.00etatik 14.00etara Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ). Informazio gehiago HAZeko bulegoetan edo Udalaren webgunean (www.pasaia.eus) eskuragarri dago.