- Smart Mobility Industry 2020 programaren barruan, E-Don Bosco proiektua abiarazi dute Don Bosco Lanbide Heziketako Zentroak, Irulezo sistema elektrikoen enpresa integratzaileak, Lortek zentro teknologikoak eta Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin.

E-Don Bosco proiektu pilotu bat da, energia bateria berrerabilgarrietan metatzeko eta ibilgailuak kargatzeko sistema modularra eta adimenduna esperimentatzeko. Proiektu horretan, Don Bosco LHII-ko irakasleek eta ikasleek proba-banku erreplikagarria eta eskalagarria izango dute.

Proiektuak hamabi hilabeteko iraupena izango du, eta elektromugikortasunaren, energiaren biltegiratze adimendunaren, energia berriztagarrien eta ekonomia zirkularraren alorretan ezagutza sortzea eta transmititzea du helburu, bateria berrien eta eguzki-energiaz elikatuta dauden ibilgailuen Second life bateria erabilien erabilera konparatiboari esker.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako lurraldean elektromugikortasunarekin eta energia metaketarekin zerikusia duten demostrazio teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena sustatzeko 276.500 euro bideratu zituen 2020an.

Laguntza horrekin proiektu pilotu horiek teknologia zehatz bat edo eskala txikiko negozio eredu bat ezarri beharko dute, bere bideragarritasuna aztertzeko eta diseinua hobetzeko, eskala handiko hedapena egin aurretik.

Helburua da esperientzia pilotuen erabilera atertzea, batez ere, berrikuntzako ekosistema ireki batean, testuinguru errealetan eta egunerokoetan, teknologia horien eta lotuta doan negozio ereduaren balioztapen teknikoa egiteko.