- Martxotik ekainera bitarteko Eskola Feministaren Etxean izango den programazioa aurkeztu zuen atzo Errenteriako Udalak. Jakitera eman zutenez, udaberri honetarako berrikuntza nagusia neska gazteentzako txokoa sortzea da, tailerrak antolatzeko eta baliabideak ikuspegi feministatik eskaintzeko helburuarekin, neska gazteen behar zehatzei erantzuteko. 16 urtetik gorako neska guztiei zuzendutako ahalduntze-gunea izango da.

Gune berri honetan bi tailer antolatu dira. Lehenengoa Sexualitateari buruzko hausnarketa da eta jardunaldi honen helburu nagusia sexualitateari buruz dagoen informazioa, jarrerak eta jokabideak aztertzea izango da. Saioa martxoaren 13an burutuko da, 10.00etatik 14.00etara, euskaraz. Bigarren ikastaroak Hilerokoa gureganatzen du izena eta bere xedea hilerokoa modu positiboan ulertzea, senti-tzea eta bizitzea izango da. Apirilaren 17rako programatu dute, 10.00etatik 14.00etara, eta euskaraz izango da.

Bestalde, adin guztietako emakumeentzat antolatzen diren hiru tailer berri daude: Labirintoan barne (covid-19ak sortutako krisirako eta dolurako gakoak emango dira), Gure praktikak eta jakintzak dekolonizatzen ditut (emakume migra-tzaileentzat) eta Autodefentsa feminista Tailerra (hastapena).

Izen-ematea, Zu! zerbitzuan edo errenteria.eus webguneko Eskola Feministako estekan.