- Oiartzungo Elizalde Institutuko kanpoaldean karpa jarri da, ikasleei aterpea eskain-tzeko. Ekaina arte egongo da karpa bertan.

Eusko Jaurlaritzak, COVID-19a dela eta hartu beharreko neurriak betetzen laguntzeko hezkuntza zentroentzako sortu duen dirulaguntza eskatu du Oiartzungo Udalak. Elizalde Institutuak duen aterpe eskasiari aurre egiteko, Udalak eta institututuko zuzendaritzak lagun-tza eskatzea erabaki zuten.

Jaurlaritzak alokairuaren %90 finantzatuko du eta Udalak bere gain hartuko du gainerako %10. Guztira, 8.610 euroko aurrekontua du alokairuak.