- Gaur 19.30ean, Lezoko Gezala Auditoriumean, Rafa Rueda abeslariak kontzertua eskainiko du. Azken sarrerak, zortzi eurotan salgai daude https://sarrerak.lezo.eus/ udal webgunearen bitartez.

Rafa Rueda euskal abeslari eta gitarrajole bizkaitarra da, pop-rock arlokoa. Halaber, Broken Bihotz eta Pi L.T. taldeetako abeslaria izan zen eta 2015etik aurrera Zarauzko Lou Topet taldeko gitarrista ere bada.

Rafa Rueda Pi L.T. taldeko abeslari eta gitarrista gisa eman zen ezagutzera 1990eko hamarkadan. Gitarrista aparta izanik, kolaborazio ugari egin ditu, han eta hemen. Azken urteotan metal musika baztertu eta pop-rockarekin lotutako bakarkako ibilbidea garatu du.

Bere disko berriak Rueda du izena eta kantu-bilduma hau aurkeztuko du gaur Lezoko auditorioan. Lan honetan, mungiarraren kantuak egiteko era preziosista apaldutata azaltzen da.

Lezoko Kultura sailetik aditzera eman dutenez, ekainera arteko programazio oparoa ia guztiz osatuta daukate eta gaurko kon-tzertua ez da izango aste honetako ekitaldi bakarra.

Honela, larunbatean 16.30ean Gezalan, haurrentzako Koko dragoi txikia oihanean marrazki bizidunetako pelikula botako dute euskaraz.

Gainera, igandean Pasaia eta Lezoko 16 urteko gazteek sortutako eta taularatutako Zuloak ikuskizuna ikusteko aukera egongo da Gezalan 19.30etik aurrera.

Sarrerak sarrerak.lezo.eus webgunean eskuratu daitezke.