- Añarbeko baso-eskolaizneko aire zabaleko gune pedagogikoa jarri du martxan Orereta ikastolak. Hezkuntza proiektu osoaren parte izan eta hura indartzea, aberastea eta osatzea da helburua. Hau da, hezkuntza proiektuaren oinarri eta helburu pedagogiko berberak ditu baso-eskolak. Ikastolatik zehaztu dutenez, ez da haren osagarri, haren parte baizik; ohiko eskola-jardunean egiten dena aire zabalean egin ahal izateko (esplorazioa, matematika€).

Ikastolatik honako hau azaldu dute: "Natura ikasgelara ekartzetik edota ikasgela naturara zabaltzetik haratago, basoa bera bihurtzen da ikasgela, bere errutina, arau eta edukiekin. Azken horiek, edukiak, kurrikulum ofizialean oinarrituta daude eta baliabide didaktiko garrantzitsuena natura bera da. Horrez gain, haurraren eta naturaren arteko elkarrekintzari esker, ikasleen garapen osoa bultzatzen da".

Hare gehiago. Egoitz Verdugok, zuzendari pedagogikoak, azpimarratu duenez, "hemen bilatzen duguna da alde batetik, ikaslearengan konfiantza izatea, ikasleak bere gaitasunetan konfiantza izatea eta konfiantza hori garatzea. Beste alde batetik, oso garrantzitsua da irakasleak haurrari maitasuna erakustea, errespetua bere gaitasunekiko eta errespetua bere egiteko moduekin".

Ikastolako arduradunek azaldu dute basoa hezkuntza proiektuan integratzeak bereizten duela Añabitarteko baso-eskola ezagutzen diren ohiko beste baso-eskoletatik: haurrak ez dira ikastolatik eta ikasgelatik "ateratzen" baso-eskolan edo baso-eskolara joateko. Izan ere, Orereta ikastola Zamalbide auzoan kokatzen da.

Kutxa Ekoguneako lantaldearen laguntza eta aholkularitzaz, orain hilabete jarri zen martxan aire zabaleko gune berria eta, momentuz, HH3tik LH3ra arteko ikasleek erabiltzen dute modu jarrai eta sistematikoan.