- Bihar Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, arratsaldeko 17.30ean Lur eta Amets pelikula emango dute haurrentzat. Aforoa 90 lagunen-tzako da eta derrigorrezkoa izango da izena ematea pasaia.eus webgunean aurki daitekeen formulario batean. Kulturgunera iristen laguntzeko motora zerbitzua jarriko da Trintxerpeko kaitik 16.45ean, eta San Pedroko ontziralekutik ere pasako da.