- Pasaiako Udalak atzo Haurren Laguna den Hiria dela gogorazteko seinaleak jarri zituen lau barrutietan. Honela, UNICEFek duela bi urte egindako aitorpena berriro agerian jarri zen. Izan ere, Pasaia da Gipuzkoan ziurtagiri hau jaso duen lehen herria eta, oraingoz, bakarra.

Seinale adierazgarri horiek Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna den azaroaren 20an jarri ziren. Data hori seinalatua da aspaldidanik Pasaiako herrian. Alkateak esparru honetan lanean jarraituko dutela ziurtatu zuen.