Lezok haurren eguna ospatzeko kartel bat jarriko du udaletxean

20.11.2020 | 00:48

Lezo – Gaur ospatuko den Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Egunaren harira, Lezoko Udalak kartel bat jarriko du udaletxeko balkoian, egunari ikusgaitasuna emateko eta haien eskubideak balioan jartzeko. Lezoko Udaletik azpimarratu dutenez, ekin-tza xume honekin haur eta nerabeen orainarekin zein etorkizunarekin Udalak duen konpromisoa berretsi nahi du, "inor ez dadin atzean gelditu".