"Premiazkoa da irisgarritasun nahiz higiene arrazoiengatik"

07.11.2020 | 00:58

Errenteria –  Errenteriako EAJ udal taldeak hondakinen edukiontziak zabaltzeko pedalak jartzea eskatu du irisgarritasuna hobetzeko.

"2018ko ekainean arazoa aztertzeko egin genuen eskaeratik ia bi urte eta erdi pasa diren honetan, uste dugu badela garaia arazoari erantzun bat emateko, ez EAJk eskatzen duelako, edukiontziak zabaltzeko arazoak dituzten errenteriar askok eta askok eskatzen dutelako baizik", azpimarratu dute.

Udal taldetik adierazi dutenez, urte hartan Lurralde Batzordean eta Hondakinen Jarraipen Batzordean eskaera behin eta berriz egin zuten. Baina, orduan kontenedoreetako sarrailak zergatik puska-tzen ziren jakitealehentasunezko arazoa zela erantzun zieten. Gaur egun badakite sarrailak tapak kolpetik ixtearen ondorioz puska-tzen direla.

"Sarrailen arazoa konpondu arte pedalarena albo batera utzi izana ez da erabaki zuzena izan, premiazkoa delako irisgarritasun nahiz higiene arrazoiengatik", argudiatu dute.