- Lezok Baratze Parkeko herri baratzeetan izena emateko epea zabaldu du azaroaren 2ra arte Udalak eta Kutxa Ekoguneak lankidetza hitzarmena berritu ostean. Orain arteko erabilera lizentziak gehienezko sei urteak bete ditu eta derrigorrezkoa da lagapenak berritzea.

Guztira 60 metro karratuko 59 partzela egongo dira oraingoan eskuragarri. Horretarako ezinbestekoa izango da Lezon erroldatuta egotea eta azken hiru urteetan herrian bertan bizitzea.

Izena emateko, halaber, interesdunek eskaera inprimakiak bete eta horiek udal informazio bulegoan edo erregistro elektroniko bitartez aurkeztu beharko dituzte. Eskaera inprimakia eskuragarri dago udal webgunean (lezo.eus).

Behin izen-emate epea amaituta eta eskaera guztiak jasota, Lezoko Udalak onartu eta baztertuen zerrenda argitaratuko du eta hamar eguneko epea zabalduko du erre- klamazioak egiteko. Epe hori pasata, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda osatu eta argitaratuko da. Azkenik Lezoko Udalak 59 partzelak zozkatuko ditu.