- Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegiak haurren-tzako ipuin kontaketa saioak eskainiko ditu ikasturte honetan ere. COVID-19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta, ikastetxeetako burbuilak mantenduko dira. Eskola ordutegiaren barruan joango dira haurrak ipuin kontaketetara, liburutegira bertara, hilabete bakoitzean adin-tarte batekoak. Lehenengoak, HHko bost urteko haurrak izango dira. Aste honetan, gelaka Haurtzaro ikastolako eta Elizalde herri eskolako haurrak Lur Kortaren ipuinez gozatuko dute.