- Oarsoaldea Taldeak Oiartzunen COVID-19aren inguruan hiru hitzaldi antolatu ditu, gaurtik hasita. Gobernuak eta komunikabideek ematen ez duten informazioa azaleratuko dutela ziurtatu dute. Helburua irizpide zabalagoak eta kontrastatuagoak izatea da.

Gauzak horrela, gaur liburutegian Arturo Vinuesa medikua bere eskarmentuaz arituko da. Urriaren 20an udaletxean, biologia molekularrean doktorea den Asier Galanen txanda izango da. Amaitzeko, 28an Asier Arregi geobiologoa egongo da liburutegian. Hitzaldi guztiak 19.00etan hasiko dira.