- Aste honetan auzo ba-tzarrak egin ditu Oiartzungo Udalak. Hori dela eta, balorazio sakonagoa egin aurretik, gobernu taldeak lehenengo datuen berri eman nahi izan du eta jakitera eman dutenez, auzotarren balorazioak onak izan dira. Batzar hauek 2020ko egoeraren berri eman, 2021eko aurrekontuen proposamena aurkeztu eta auzoen inguruan zuzenean herritarrekin aritzeko baliatzen dira.

Auzo guztietan gehien errepikatu diren kezkak eta kexak arau-hausteen ingurukoak izan dira: ibilgailuen abiadura handia, txakur-kakak ez jasotzea, zikinkeria... "Alegia, herritarren esku dauden bizikide-tza neurriak", azpimarratu dute.

Aurten batzarretan jende gutxiagok hartu du parte. COVID-19 osasun larrialdiarengatik izan dela uste du Udalak, nahiz eta osasun-segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartu diren. Gainera, horietako batzar batzuk auzoan egin beharrean udaletxean egin zituzten, segurtasuna bermatzeko, hain zuzen.

Auzo batzarretako akta guztiak www.oiartzun.eus webgunean argitaratuta daude.