Kiroldegiarena ezik Oiartzunek tasak mantenduko ditu aurten

Mendiburu 14ko lanak behin-behinean gelditu dira elizan pitzadura batzuk atera direlako

04.10.2020 | 01:00
Mendiburu 14ko lanak. Argazkia: A.M.

Oiartzun – Elorsoro kiroldegiko tasa izan ezik, tasak eta prezio publiko guztiak mantentzeko erabakia hartu du aste honetan Oiartzungo Udalbatzak. Hori %2 igoko da, "bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko", Gobernuaren hitzetan.

EH Bilduko taldearen aldeko botoekin onartu zen ordenantza. EAJ abstenitu egin zen. Rafael Bergaretxe zinegotziaren arabera, "logikoa iruditzen zaigu plantea-tzen duzuena, baina beste urteetan bezala, hondakinen tasarengatik abstenituko gara".

Bestalde, Mendiburu 14ko lanak behin-behinean geratzeko motiboen berri ere eman zitzaion Udalbatzarrari. Mendiburu 14ko eraikin berriaren lanek eragindako lur mugimenduek San Esteban elizan pitzadura sortu dute eta balorazio teknikoak egin ondoren, obran hilabeteko etenaldia egingo da "estabilizatzeko". Bitarte horretan eliza eta Mendiburu 14 eremua egonkortzeko neurketak eta jarraipen-lanak egingo dira. San Esteban parrokiako organoaren desmuntatzea ere aurreratu da.