- Bihar eta hilaren 27an, Arditurriko parketxeak familientzako ekintzak antolatuko ditu Oiartzungo meategietan. Bertako inguruan zehar barreiatutako frogak bilatu beharko dituzte bisitariek Iparra galdu gabe ekimenean ibiltzeko, Arditurri parketxetik abiatuz.

Jolas honetan, orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da, euskaraz nahiz gazteleraz.

Jolasa 10.00etatik 12.00etara burutuko da eta txandak 20 minuturo emango dira.

Segurtasuna bermatzeko talde txikitan ibiliko dira, segurtasun-distantziak mantenduz. Musukoa eramatea derrigorrezkoa da eta parketxean eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoko boteak jarriko dituzte.

Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da izena ematea Arditurri parketxean, telefonoz (943 495 096 edo 688 895 068) edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz. Partaide bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu (familia ugarietan, kide bat doan).