- Gizarte Ongizate zerbitzuetako bulego batzuek kokapen berria izango dute datorren ikasturtean. Mendiburu kaleko 5. zenbakian hiru bulego egoki-tzeko lanak egiten hasi da Oiar-tzungo Udala (Atez Ateko Informazio Bulegoa izandakoan). Egokitzapen lan hauetara 20.000 euro bideratuko dira eta lanek hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten da. Datorren ikasturtea hasterakoan bulego horiek irekiko dira.