- Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita egongo da Fermiñene etxeko beheko solairuan, abuztuaren 31 arte. Atzo zabaldu zituen ateak uda garaian zerbitzua emateko. Bere ordutegia astelehenetik igandera 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara da. Informazio gehiago 943 508 913 telefonoan, turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus posta elektronikoan edo www.oarsoaldeaturismoa.eus gunean.