Musikari berriek izena eman dezakete

Datorren ikasturterako Lezoko Tomas Garbizu musika eskolako matrikulazio epea gaur amaituko da

29.05.2020 | 00:12

Lezo – Lezoko Tomas Garbizu musika eskolako 2020-2021 ikasturtea irailaren 7an hasiko da, baina ikasle berriek aste hau dute izena emateko. Beraz, matrikula egiteko gaur da azkeneko eguna eta interesa dutenek musika eskolara jo beharko dute 16.00etatik 19.30era bitartean.

2020-2021 ikasturterako aukeratu daitezkeen tresnak hurrengoak dira: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina-biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, bateria eta ganbara taldea.

Bestalde, aurreko ikasturtean Tomas Garbizu musika eskolan matrikulatuta zeuden ikasleek, eta aurten ere jarraitzen dutenek, irailaren 4ean, ostiralean, 17.00etan jaso ahal izango dituzte musika-tresnen ordutegiak.

Musika eskolaren eta eskaintzaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 529 999 telefono zenbakira deitu edota tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatz dezakete.

Halaber, aditzera eman dutenez, informazio baliagarria topatu daiteke ere Lezoko Udalaren webgunean (http://www.lezo.eus/tomasgarbizume).

Errenteria Musikal Aste honetan, Errenteria Musikalek harrera presentziala zabaldu du matrikulazioarekin zerikusia duen edozein zalan-tza edo izapiderentzat.

Errenteriako Alfontso XI. kaleko leihatila zabalik egongo da hurrengo ordutegian: goizez 11.00etatik 13.00etara eta arratsaldez 15.30etik 17.30era.