- Errenteriako Udalak aurten berriro ere Planetaren ordua ekimenarekin bat egingo du. Keinu sinbolikoa bihar egingo da, 20.30etik 21.30era, eta herritarrek parte hartu ahal izango dute etxeko argiak ordu horretan itzaltzen eta morse kodean linternekin edo mugikorrarekin, leihoetatik eta balkoietatik “Argia itzalita ere, dena bikain!” mezua igortzen. Kodea Herri Bizia webgunean ikus daiteke.