- Ekaitz Goikoetxea bertsolari, irakasle eta idazle beasaindarrak plazaratu berri duen Balio erantzia liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo da gaur Beasaingo Igartza Jauregian, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Ekitaldia aforismo liburuaren aurkezpena ez ezik, esker emanaldi bat ere izango da.