Lazkao- Urteetan zehar, gizonezkoek monopolizatu dute futbola. Gizarteari kosta egin zaio onartzea emakumearen presentzia zelaian, egungo uholde feministaren ondorioz, ordea, emakumeen futbolak gorakada handia izan du, duela gutxi arte kirolak emakumeei jarritako mugak apurtuz. Testuinguru horretan, Goierriko futbol klub tradizionalek indarrak batu dituzte nesken futbola sustatzeko espazio bat sortzeko; Goierri-Gorri. Gizonezko batzuen sentsibilitatearen ondorioz sortutako emakumeen futbol kluba da: besteak beste, Iñigo Arrese, Koldo Zaldua, Karlos Xabier Muruamendiaraz, Aitor Aldasoro eta Josi Lasa daude sorreraren atzean. Lasa da, hain zuzen, klub aitzindari eta berritzaile honen presidentea.

Gure klubak kantitatea eskaini dio emakumeen futbolari, eta bide batez, seriotasuna eta kalitatea. Lehen, jokatzera animatzen ziren emakumeek zaletasunagatik egiten zuten, baina gaur egun kirolagatik egiten dute. Onenak izateko grina dute, lehiatzeko grina. Goierri-Gorrik Goierriko neskek futbolean jokatzeko duten ahalmena balioan jarri du.

Zein oztopori egin behar izan diezue aurre eskualdean proiektu berritzaile hau aurrera eramateko?

Klubek beraien nortasunaren zati bati uko egin behar zioten, hau da, emakumezkoen taldeak utzi behar izan zituzten Goierri-Gorri sortu ahal izateko. Batzuek mesfidati jokatu zuten ideia horrekin. Horren adibide da klubaren ibilbidearen hasieran Goierri-Gorri Beasainek eta Lazkaok bakarrik osatzen zutela; Ordiziak eta Idiazabalek aurrerago egin zuten bat proiektuarekin. Euskadiko Futbol Federazioak betaurreko berriak janztea ekarri du honek ere, eskualde-ikuspegia duen lehen kluba baita Goierri-Gorri.

Zein dira eskualdean emakumezkoen futbola garatzeko Goierri-Gorrik dituen erronka nagusiak?