- Koronabirusaren pandemiak gogor jotzen jarrai-tzen du Goierriko eskualdean zehar. Oraingo honetan, Idiazabalgo udalerriari eragin dio batik bat.

Egungo osasun egoera dela eta, bertan behera geratu dira 2022ko San Blas jaiak.

Astearte arratsaldean Idiazabalgo Festa Batzordearen hirugarren bilera ospatu zen. Luze hitz egin ondoren, aurtengo festak ez ospatzea erabaki zuten. Idiazabaldar guztiek gozatzeko moduko baldintzak ematen ez direla ondorioztatu baitzuten festen antolaketan parte hartzen duten eragileek.

Hala ere, Festa Batzordea osatzen duten kideek, festa giroko asteburu bat antolatzeko nahia adierazi zuten bileran; beti ere, osasun egoerak ahalbidetzen duenean.

Borondate honen bitartez, Idiazabalgo San Blas Jaiak nolabait mantentenduko dira, modu desberdinean bada ere.