Idiazabalgo frontenis txapelketaren gizonezkoen finala jokatu zen ostegun goizean Igarondo pilotalekuan. Sergio Serrano eta Aitor Vazquez irabazle bihurtu ziren. Bigarren postuaren jabe Ander Serrano eta Mikel Aranburu egin ziren. Sailkapenean ondoren, Iñigo Lizarralde eta Aitor Urteaga geratu ziren; eta jarraian, Abel Martinez eta Iñaki Urrestarazu.