- 2022. urtea kale kantoian dago. Horregatik, Ormaiztegiko Udala lanean hasi da 2022ko egutegia osa-tzeko helburuz.

Udalak, aurtengo egutegia, aurreko urtekoaren antzera, Ormaiztegiko herritarrek Ormaiztegin ateratako argazkien bitartez eratu nahi du. Bada, ormaiztegiarrei deialdia luzatu die argazkiak bidali ditzaten. Azaroaren 14a bitartean egin ahalko dute.

Batetik, bereizmen altuko argazkiak izan beharko dira (300 ppi gutxienez) eta horizontalean ateratakoak.

Bestalde, herritar bakoitzak, gehienez, bost argazki bidali ahalko ditu egutegiaren eraketarako.

Parte-hartzaile guztien artean, saski bat zozketatuko da, parte-hartzea eskertzeko.

Egutegi berria osatzeko nahia dutenek, kultura@ormaiztegi.eus helbidera bidali beharko dituzte irudiak.