- Emakumea eta natura erdigunean jarri eta uztartzen dituen ekimena antolatu du Ormaiztegik. Lurretikan esperintzia sentsorial eta poetikotzat definitu dute bere egileek: Maite Arboniesek eta Amaia Iturriotzek. "Emakumeen eta haurren irudi erraldoi eta ederrek natura besarkatuko dute". Urriaren 3an, igandean, ospatuko da 11.00etan eta 13.00etan; ordubeteko saioak izango dira. Covid-19arengatik aforoa mugatua izango da, 30 pertsonentzako espazioa egongo da.