Lazkao | Gurutze eta Zelai kaleko luminariak led sistemara aldatuko dira

22.07.2021 | 00:37

Lazkao – Energia eraginkortasunaren bidean lanean jarraitzen du Lazkaoko Udalak. Aldatu berri ditu Areso kaleko luminariak led sistemara, eta jarraian Gurutze eta Zelai kaleko argien txanda da. Bi kaletan, guztira, 5 farola berri jarriko dira eta 69 farola led teknologiara eguneratuko dira. Ondoren, San Inazio, Elosegi, Uhaitz eta An-tzalde kaleetan egingo dira aldaketak.

noticias de noticiasdegipuzkoa