- Haurrak oporretan aspertu ez daitezen, Lazkaoko Udalak Udako Kultur Tailerrak antolatu zituen uztail honetarako. Abian jarritako tailerretako bat sormena lantzekoa izan zen, eta orain tailer horretan sortutako lanak ikusgai daude Udal Liburutegian. Lazkaotarren lanez disfutatzeko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara.