- Ekirock bira izango da hurrengo uztailaren 22an Ordizian. Musika-saioak egongo dira udalerriko puntu ezberdinetan 18.00etatik aurrera. Esanezin eta Aitana Cabido egongo dira eszenatokian. Koronabirusaren pandemiarengatik segurtasun eta higiene neurriak hartuko dira, aforoari eragingo diote.