Beasain | Hitzarmen 'historikoa'

08.07.2021 | 00:33
Miren Álvarez, Leire Artola, Patxi Saez eta Arantxa Sarriegi.

Beasaingo udalak eta aittu euskara elkarteak euskara bultzatu eta normalizatzeko hitzarmena sinatu dute

Aittu Euskara Elkarteak historikotzat definitu zuen Beasaingo Udalarekin elkarlanean sinatutako hitzarmena. Atzo arratsaldean gauzatu zen euskararen alde adostutako itunaren izenpetzea, Beasaingo Udaletxeko batzar aretoan egindako aurkezpenean.

Bertan, Leire Artola Beasaingo alkatea, Patxi Saez Aittu Euskara Elkarteko lehendakaria, Miren Álvarez lehendakariordea, eta Arantxa Sarriegi idazkaria izan ziren.

Beasaingo Udalak udalerrian euskararen erabilera bultzatu eta normalizatzeko duen helburuaren baitan burutu du hitzarmena Aittu Euskara Elkartearekin. Leire Artolak Udal gobernuak bere agintaldi planean euskara sustatzea helburu estrategiko gisa ezarrita duela adierazi zuen.

"Euskara zehar-lerro moduan sail guztietara hedatu behar dugun arloa da. Nortasunaren ezinbesteko ikurra baita hizkuntza eta horren sustapena gure ardura da", gehitu zuen alkateak.

Aittu Euskara Elkarteko ordezkariek, bestalde, hitzarmenak euskaren herrigintza egituratzeko asmoa duela adierazi zuten. "2030erako Beasain udalerri euskalduna izatea nahi dugu, hau da, biztanleen %70 euskaldunak izatea".

Aitzitik, Beasainen euskara "Aittu" nahi dutela jakitera eman zuten. Horretarako, beasaindar euskaltzaleen bilgune izan nahi du elkarteak.

Hitzarmenak bere gain biltzen ditu hainbat ekimen, helburuak lortzeko ezinbestekoak direnak. Hasteko, Beasaingo Euskalgintza eraikitzeko asmoz, esparru guztietako eragileekin Euskalgintzaren Mahia antolatuko da, beharrak zein diren identifika-tzeko.

Ostean, Beasaingo 200 erakundeei euskararen alde lanean aritzeko proposamena luzatuko zaie. Horretaz gain, TiketBAI fakturazio sistema euskara moldatzeko laguntza ere eskainiko zaie.

Udalerriko 18 kuadrillekin lan ere egingo da, Aittugazte dinamikaren baitan. Gainera, Euskararen Nazioarteko Egunean parte hartuko dute hi-tzarmenaren bi aldeek.

Beasaingo Udalak eta Aittu Euskara Elkarteak sinatutako ituna aitzindaria da Beasainen. Hala ere, Beasaingo Udalak beti egin du euskararen alde; euskarari merezi duen protagonismoa emanez.

noticias de noticiasdegipuzkoa