Lazkao | Udaletxe atzeko bidea urbanizatzeko lanak lizitaziora atera dira

28.05.2021 | 01:58

Lazkao – Udalerriko eta herritarren mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Lazkaoko Udala lanean dabil auzo desberdinetako obrei jarraipena emateko. Honen harira, lizitaziora atera ditu udaletxe atzeko bidea urbaniza-tzeko lanak. Bi noranzko dituen kalea da, eta ikastola eta haurreskola bertan daudenez, oinezko ugari ditu. Urbaniza-tzeko proiektuak 169.935,12 euroko aurrekontua du, eta hurrengo asteotan esleitzea aurreikusten da. Obrak udaran burutzea eta bi hilabeteko iraupena izatea espero da.

noticias de noticiasdegipuzkoa