- Beasaingo Udalak eta Aittu Euskara Elkarteak elkarlanean, min-tza tertulia saioak prestatu dituzte euskaraz hitz egiteko, euskal hizkun-tza sustatzeko eta normalizatzeko helburuarekin.

Saio hauek, hainbat gairen inguruan, euskaraz mintzatzeko aukera eskainiko dute hilabetean behin (hilaren azkeneko asteazkenean).

Lehenengo saioa maiatzaren 26an ospatuko da Igartza Jauregian, 19.00etatik 20.00etara, eta gaia Ura Beasainen izango da.

Josetxo Zufiaurre beasaindarrak lagunduko du aurreneko mintza tertulia honetan. Zufiaurrek berak ida-tzi baitzuen gai honi buruzko ezagu-tza Beasaingo Paperak bildumaren 16. alean.

Beasingo Udalak eta Aittu Euskara Elkarteak euskaraz jardun eta trebatu nahi dutenak euskal hiztunekin harremandu nahi ditu tertulien bitartez.

Euskarazko mintza tertuliek egitura bera jarraituko dute saio guztietan. Solaskide bat gai zehatz baten inguruan hizketan arituko da eta saioari hizpidea jarriko dio. Gainontzeko solaskideek proposatutako gaiari buruzko galderak, bizipenak eta iritziak kontatu eta partekatuko dituzte.