- Eskola Agenda 2030 Udal Audientzia izan zen astelehenean Ordiziako Urdaneta eta Oianguren ikastetxeen parte-hartzearekin. Hamabi ikasle Adur Ezenarro alkatearekin eta Maitane Alvarez alkateordearekin elkartu ziren garapen jasangarriaren eta lehorreko bizitzaren inguruan hitz egiteko. Gainera, Basoa Ernatzen proiektua martxan jarri dute, herriko arazoak identifikatu eta alternatibak bilatzeko.