- Uztaileko goizak etxeko txikienentzako dibertigarriak eta euskaldunak izan daitezen, Gipuzkoako Gaztetxoen Elkarteak udaleku irekiak antolatu ditu Beasaingo Batzokian. Ekainaren 28tik uztailaren 30era bitartean, haurrek ekintza desberdinez disfrutatu ahal izango dute: jokoez, irteerez, filmez eta lipdup-ez, besteak beste. Udalekuetan izena emateko 688 717 486 zenbakira deitu beharko da.